Rubaiyat

Morris eta Burne-Jones edizioa.

Rubaiyat (persieraz: رباعیات عمر خیام‎, Ruba`iyyat, "laudunak") poema bilduma da, ustez Omar Khayyamek (Nishapur, egungo Iran, Cca. 1048ko maiatzaren 18a – ibidem, Cca. 1131) idatzitakoa. Poesia korpus hori bilduma desberdinen bitartez heldu zaigu; ondorioz, ez da multzo erabat finkatua eta, ziur aski, beste egile batzuen poemak ere jaso izan dira bertan. Zenbait ikerlariren ustez, hirurogei poema inguru bakarrik izango lirateke benetan Omar Khayyamekoak, nahiz eta bilduma osoa mila ingurukoa izan.

Poema hauen gaiak oso desberdinak dira: zientzia, ezagupena, morala, pertsonen portaera, erlijioa, teologia, bizi izandakoez nostalgia, gizakiaren betiko galderak (nondik gatoz, nora goaz)...

Rubaiyaten testuak Sadeq Hedayat (1903-1951) idazle irandarrak finkatu zituen. Bestetik, zenbait idazle garaikidek antzeko poemak idazten saiatu dira, besteak beste, Fernando Pessoa eta Yeghishe Charents.

Rubaiyatak euskaraz

  • Bingen Ametzagaren itzulpena.[1]
  • Amaia Guijarroren bertsioa Idatz & Mintz aldizkarian. 16/17 (1988-uztaila)
  • Joseba Sarrionandiaren itzulpenak Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak[2] liburuan:
    • "Eriden ezazu anderegai zoragarri bat"
    • "Zer ote da benetan enea?"
    • "Errusinolak bere kantuaz"
    • "Inork ere ezin dezake entelega"
    • "Gure ziurtasuna bakarra"
    • "Ni hilgo naizen egunean"
    • "Noiz sortu nintzen ni?"

Erreferentziak

  1. andima.armiarma.eus
  2. Pamiela, 1985.

Kanpo estekak

  • Omar Khayyamen biografia eta euskaraz agertutako poemen bertsioak
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1059358
  • Commonscat Multimedia: Rubáiyát of Omar Khayyám / Q1059358

  • Wd Datuak: Q1059358
  • Commonscat Multimedia: Rubáiyát of Omar Khayyám / Q1059358