Saiakuntza Nuklearrak Partzialki Debekatzeko Ituna

John F. Kennedy estatubatuar lehendakaria, ituna sinatzeko unean.

Saiakuntza Nuklearrak Partzialki Debekatzeko Ituna, 1963ko abuztuaren 5ean, Moskun, eta Kubako Krisialdiaren ondoren sinatu zen. Atmosferan eta itsaspean saiakuntza nuklearrak debekatzeko araudi bat da. Lurpeko saiakuntza nuklearrak ez ziren debekatu. Armagintza lasterketa eta atmosferara hondakin nuklearrak isurtzea murrizteko asmoz egin zen. 1963ko urriaren 10ean sartu zen indarrean.

AEBk, Sobietar Batasunak eta Erresuma Batuak berehala berretsi zuten. Frantziak eta Txinak ez zuten bat egin. Indiak ere sinatu zuen. 1970ean, Arma Nuklearrak Ez Ugaritzeko Itunarekin osatu zen.

Estatu sinatzaileak

Sinatu eta berretsi dutenak

Ehun eta hamahiru dira: Afganistan, Afrika Erdiko Errepublika, Alemania, Antigua eta Barbuda, Argentina, Armenia, Australia, Austria, Bahamak, Bangladesh, Belgika, Benin, Birmania, Boli Kosta, Bolivia, Bosnia eta Herzegovina, Botswana, Brasil, Bulgaria, Bhutan, Kolonbia, Costa Rica, Danimarka, Dominikar Errepublika, Ekuador, Egipto, El Salvador, Erresuma Batua, Errumania, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Ameriketako Estatu Batuak, Filipinak, Finlandia, Fiji, Gabon, Gambia, Ghana, Grezia, Guatemala, Hego Korea, Hegoafrika, Honduras, Hungaria, Islandia, India, Indonesia, Iran, Irak, Irlanda, Israel, Italia, Jamaika, Japonia, Jordania, Kanada, Kenya, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Kroazia, Kuwait, Laos, Libano, Liberia, Luxenburgo, Madagaskar, Malawi, Malaysia, Malta, Maroko, Mauritania, Maurizio, Mexiko, Montenegro, Nepal, Nikaragua, Niger, Nigeria, Norvegia, Herbehereak, Panama, Papua Ginea Berria, Peru, Polonia, Ruanda, Samoa, San Marino, Senegal, Serbia, Seychelleak, Sierra Leona, Singapur, Sobietar Batasuna, Sri Lanka, Sudan, Surinam, Swazilandia, Suedia, Suitza, Siria, Thailandia, Taiwan, Togo, Tonga, Trinidad eta Tobago, Tunisia, Turkia, Txad, Txekia, Ukraina, Uganda, Venezuela, Zambia, Zeelanda Berria, Zipre.

Sinatu dutenak, berretsi gabe

Hamazazpi dira: Aljeria, Burkina Faso, Burundi, Kamerun, Etiopia, Haiti, Libia, Mali, Pakistan, Paraguai, Portugal, Somalia, Tanzania, Txile, Uruguai, Vietnam, Yemen

Erreferentziak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q278960
  • Commonscat Multimedia: Partial Nuclear Test Ban Treaty / Q278960

  • Wd Datuak: Q278960
  • Commonscat Multimedia: Partial Nuclear Test Ban Treaty / Q278960