Showgirl

Show-girl (La Cocotte) Hagako Scala Antzerkian; Isaac Israëlsen margolana.

Showgirl antzerki-ikuskizun bateko dantzari edo antzezlea da, non antzezlearen ezaugarri fisikoak erakusten dituen, oro har, arropa probokatzailearen bidez, baita toplessen edo biluztasunaren bidez ere. Showgirlak sarritan musika eta dantzarekin lotzen dira.

Batzuetan, azoka eta erakustaldi komertzialetan erabiltzen den sustapen-modelo bati showgirl ere diogu.

Historia

Margaret Kelly Bluebell Girlsekin batera, 1948.

Showgirlak XIX. mende amaierako Parisko music hall eta kabaretetan- tartean Moulin Rouge, el Lido edota Folies Bergère- agertu ziren.[1] Folies Bergèren dantzaria zen Margaret Kelly irlandarra showgirl ekoizle eta irakasle ospetsuenentzat hartzen dute, baita showgirl formatu modernoaren sortzailetzat ere.[2] Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Donn Arden ekoizlearekin batera Parisko Lidon lanetan hasi zen. Bluebell Girls bere errebista-konpainia 1947tik aurrera oso ospetsu bilakatu ziren eta 1950eko hamarkadaren amaierarako mundu osoan ikuskizunak eginda zituzten.[3]

Las Vegasko showgirlak

Jubilee! ikuskizuneko showgirlak.

Showgirl talde batek Las Vegasen lehendabizikoz 1952an lan egin zuten, ikuskizun nagusi baten hasieran eta amaieran dantza egiten. Danny Thomasen show batean izan zen Sands Hotelean. 1957an, Minsky's Follies taldeak Desert Innen bere ikuskizuna egin zuen eta horrela hasi zen Las Vegasko topless-showgirlen ikuskizunak. Laster Stardust Resort & Casino aretoan The Lido de Paris ikuskizuna egiteari ekin zuten, 31 urtez iraun zuena. Parisekin zetorren Donn Arden ekoizleak Jubilee! ikuskizuna sortu zuen, 1981 eta 2016 artean iraun zuena.[4]

Showgirl ikuskizun ospetsuak

  • Calypso Cabaret (Bangkok, Thailandia)
  • Folies Bergère (Paris)
  • Folies du Lac (Paris)
  • Jubilee! (Las Vegas)
  • La Nouvelle Eve (Paris)
  • Lido (Paris)
  • Moulin Rouge (Paris)
  • Paradis Latin (Paris)
  • Roderick Palazuelo's Platinum Stars (Mexiko Hiria)
  • Splash (Riviera, Las Vegas)
  • The Fabulous Palm Springs Follies (Palm Springs)
  • The Francis Show (Mexiko Hiria)
  • Tihany Spectacular Circus (Brasil-Mexiko)
  • Tropicana (Habana)
  • Cabaret Red Light (Filadelfia)
  • VIVA Cabaret Showbar (Blackpool,)
  • 90 Degrees & Rising (Dunes Hotel & Casino, Las Vegas)[5]

Herri-kulturan

  • Gold Diggers film sailean (The Gold Diggers, 1923; Gold Diggers of Broadway, 1929; Gold Diggers of 1933, 1933; Gold Diggers of 1935, 1935; Gold Diggers of 1937, 1936, eta Gold Diggers in Paris, 1938)
  • Bolero filmeko Sally Rand aktoreak dantza batzuk egiten ditu.
  • The Golddiggers taldeak 1968tik aurrera Dean Martinen The Dean Martin Showean agertu zen.
  • Paul Verhoevenen 1995eko Showgirls filmean Elizabeth Berkley aktoreak showgirlen munduan sartzen da.
  • Kylie Minogueren abesti batzuk showgirlen munduan girotuta daude.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) History of Showgirls. in: Oklahoma Showgirls..
  2. (Ingelesez) «Obituaries: Margaret Kelly: Founder of the Bluebell Girls» The Independent 2004-9-15.
  3. (Ingelesez) «Nightclubs: The Good Big Girls» Time 1963-2-15.
  4. (Ingelesez) Jubilee!. Nevadako Unibertsitatea Las Vegasen.
  5. (Ingelesez) Morris, J.D.. (2016-6-13). «Celebrating the Las Vegas showgirl: An icon lives on in one group’s evolving passion project» Las Vegas Sun.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3482594
  • Commonscat Multimedia: Showgirls / Q3482594

  • Wd Datuak: Q3482594
  • Commonscat Multimedia: Showgirls / Q3482594