Sinkrotroi

Australiako sinkrotroiaren ikuspegia.

Sinkrotroia partikula-azeleragailu mota bat da, eremu elektriko eta magnetiko aldakorrak baliatzen dituena partikulak azeleratzeko, ziklotroitik 1940ko hamarkadatik aurrera garatu zena.

Energia maila garaiko elektroi nahiz protoi izpiak sortzen dituen partikula azeleratzailea da. Fisika teorikoarekin batera garatu den makina da, eta gaur egun gero eta handiagoak izaten dira, bai tamainaren arabera eta baita sortzen duten energiaren arabera ere (munduko sinkrotroi handienek 500 GeV-z goitiko energia lor dezakete). Partikulak eta antipartikulak aurkako norantzan eta energia maila garaietan azeleratzeko gai dira, sarritan argiaren lastertasunaz. Partikula azeleratu horiek duten energia handia atomoen nukleoak edo beste partikula batzuk bonbardatzeko erabiltzen da, materiaren barne izaera ikertzeko eta baita partikula berriak aurkitzeko ere.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-2-13 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: sinkrotroi .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q689863
  • Commonscat Multimedia: Synchrotrons / Q689863

  • Identifikadoreak
  • GND: 4184234-0
  • NDL: 00571075
  • NKC: ph583041
  • AAT: 300380340
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D017356
  • Wd Datuak: Q689863
  • Commonscat Multimedia: Synchrotrons / Q689863


Fisika Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.