Sopelbus

Sopelbus Sopela udalerri barneko autobus zerbitzua da, Sopelako Udalaren menpe dagoena. Bi linea ditu: Sopelako herria eta Atxabiribil; eta Larrabasterrako geltokia eta Barinatxe eta Arrietara hondartzak elkarlotzen dituztenak. Jatorriz zerbitzua uda garaian baino ibiltzen ez zen arren, azken urteotan neguan ere ibili da.

Lineak

Uda 1: Egoitza - Atxabiribil

  • i
  • e
  • a
Autobusa Sopelbus 1 (Uda)  Egoitza → Atxabiribil
JOANA
Egoitza → Urbaso Aurrean → San Pedro eliza → Atxabiribileko gurutzea → Camping Sopelana → Atxabiribileko aparkalekua
ETORRIA
Atxabiribileko aparkalekua → Camping Sopelana → Atxabiribileko gurutzea → San Pedro eliza → Urbaso → Babestutako apartamentuen aurrea


Uda 2: Metro Larrabasterra - Arriatera

  • i
  • e
  • a
Autobusa Sopelbus 2 (Uda)  Metro Larrabasterra → Arriatera
JOANA
Larrabasterrako metroa  → Arriaterako biribilgunea → Arriaterako aparkalekuaren sarrera → Arriatera hondartza
ETORRIA
Atxabiribileko aparkalekua → Camping Sopelana → Atxabiribileko gurutzea → San Pedro eliza → Urbaso → Babestutako apartamentuen aurrea


Negua 1: Atxabiribil - Haurreskola

  • i
  • e
  • a
Autobusa Sopelbus 1 (Negua)  Atxabiribil → Haurreskola
JOANA
Arriaterako aparkalekua → Camping → Itxasalde → Triangu → Arriaterako biribilgunea → Larrabasterrako metroa  → Hogar del Jubilado → Anbulategia → Eliza → Urbaso → Babestutako apartamentuak → Haurreskola
ETORRIA
Haurreskola → Sopela Egoitza → Urbaso aurrean → Eliza markesina → Anbulategia → Hogar del Jubilado → El Carmen baseliza → Arriaterako biribilgunea → Triangu → Itxasalde → Camping → Atxabiribileko aparkalekua


Bidaia-txartelak eta tarifak

Sopelbus zerbitzuak ez du onartzen Bizkaiko Garraio Partzuergoak jaulkitako bidaia txartelik, hala nola Barik txartela, eta eskudirutan edo bonoak erosita baino ezin da ordaindu. Hona hemen 2018. urteko txartel eta prezioak:[1]

  • Txartel arrunta: Pertsonal eta transferiezina. Bidaia bakarra egiteko.
  • Bono 10 (erroldatuak): Pertsonal eta transferiezina. 10 bidaia egiteko, Sopela udalerrian erroldatutako pertsonek erabiltzeko.
  • Bono 10 (ez erroldatuak): Pertsonal eta transferiezina. 10 bidaia egiteko, Sopela udalerrian ez erroldatutako pertsonek erabiltzeko.
Txartel arrunta 0,80€
Bono 10 (erroldatuak) 5,00€
Bono 10 (ez erroldatuak) 7,00€

Ordutegia

Udako ordutegia ekainaren 1.tik irailaren 30era bitartean dago indarrean. Astelehenetik igandera goizeko 10:00etan hasten da zerbitzua, eta arratsaldeko 20:30ak arte ibiltzen da.

2017ko neguko ordutegian zerbitzua astegunetan ibili da.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Horario de verano de Sopelbus 2018. (Noiz kontsultatua: 2018-09-22).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Sopelbus zerbitzuari buruzko ezaugarriak.
  • i
  • e
  • a
Bizkaiko garraioa
Herri Lan eta Garraio Saila | Bizkaiko Garraio Partzuergoa | Barik
Errepideak
Bizkaiko errepideen zerrenda | Interbiak
Autobusak
Burdinbideak
Itsas garraioa
Aerodromoak
Bestelakoak
Guneak
1. gunea | 2. gunea | 3. gunea | 4. gunea | 5. gunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12267522
  • Wd Datuak: Q12267522