Sugar, Sugar

Sugar, Sugar
The Archiesen singlea eta kanta
Egilea(k)The Archies
Argitaratze-data1969
Ezaugarriak
Genero artistikoaBubblegum popa
DiskoetxeaRCA Records
Deskribapena
Honen parte daEverything's Archie (en) Itzuli
HitzakAndy Kim (en) Itzuli
HitzakMetroLyrics
BideoaYouTube
The Archiesen kronologia
Feelin' So Good (en) Itzuli Sugar, Sugar Jingle Jangle / Justine

«Sugar, Sugar», euskaraz "Azukre, azukre", bubblegum pop generoko abesti ospetsua da. Jeff Barry eta Andy Kim egileek idatzi zuten eta 1969an fikziozko talde batek, The Archies, abestu zuen. The Archies marrazki bizidunetako taldea zen. Atzean estudioko musikariak zeuden.

Historia

Abestia Jeff Barryk ekoiztu zuen eta lehen aldiz The Archies Everything's Archie albumean agertu zen. Benetako musikariak estudioko musikariak ziren, Don Kirshnerren zuzendaritzapean. Ahotsak hauek ziren: Ron Dante, Toni Wine eta Andy Kim.

Hasieran, abestia zabaldu zenean, inork ez zekien zein zen taldea. Bakarrik arrakasta handia zenean azaldu zen marrazki bizidunen talde bat zela. Abestia lehenengo postua lortu zuen herrialde askotan: Estatu Batuetan, Erresuma Batuan, Espainian, Kanadan, Irlandan... Telesailak ere zabalkunde itzela ezagutu zuen.[1]

Benetako taldea

Hauek ziren estudioko musikariak:

  • Ron Dante – ahotsak
  • Toni Wine – ahotsak, esku-txaloak
  • Andy Kim - ahotsak, esku-txaloak
  • Ray Stevens – esku-txaloak
  • Ron Frangipane – teklatuak
  • Gary Chester – danborrak
  • Joe Mack AKA Joey Macho – baxua
  • Dave Appell – gitarra
  • Sal DiTroia – gitarra

Bertsioak

Abestiak bertsio ugari ezagutu ditu:

  • Wilson Pickett Estatu Batuetan.[2]
  • Los Mismos Espainian.[3]
  • Lourdes Baledón Mexikon, Los Zignos taldearekin.[4]
  • Stars on 45 taldea Holandan.
  • Bob Marley, Jamaikan.[5]
  • Claude François Frantzian.

Erreferentziak

  1. https://web.archive.org/web/20111210144049/http://www.supermusica.com.ve/elblogdelamusica/?p=3
  2. https://www.youtube.com/watch?v=OrZluYnMJUY
  3. https://www.laopiniondemurcia.es/cultura/2016/09/23/helena-bianco-recuerdan-miticas-canciones-31996945.html
  4. https://www.youtube.com/watch?v=o-a5C8yFXzU
  5. https://www.youtube.com/watch?v=54RBKuN9UyE

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):"Sugar, Sugar" abestia Youtuben.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q516203
  • Wd Datuak: Q516203