Thomas Love Peacock
Thomas Love Peacock | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Weymouth (Dorset), 1785eko urriaren 18a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Shepperton (en) , 1866ko urtarrilaren 23a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Surrey |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | John Harris Wicks (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, eleberrigilea, idazlea, prosalaria eta itzultzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | satirical novel (en) |
Thomas Love Peacock (Weymouth, Dorsetshire, Ingalaterra, 1785eko urriaren 18a - Shepperton, Surrey, Ingalaterra, 1866ko urtarrilaren 23a) ingeles idazlea izan zen.
Biografia
Percy Bysshe Shelley ezagutu zuen Londresen, eta haren lagun egin zen. Satirazko eta umorezko eleberriak idatzi zituen garaiko ideia politiko, filosofiko eta literarioen inguruan.
Obra nagusiak: Melincourt (1817), Nightmare Abbey (1818, "Ametsgaiztoko abatetxea") eta Gryll Grange (1860, "Gryll-en granja").
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q561408
- Multimedia: Thomas Love Peacock / Q561408