Tokata

Johann Sebastian Bach tocatten sortzaile garraintzitsuenetariko bat izan zen.

Tokata musika-tresnetarako lana, jatorri ezezagunekoa, tekla-instrumentuetarako idatzia batez ere.

Ezaugarriak

Gehienetan laburra izaten da, eta askotan preludioaren sinonimo gisa erabili izan da. XVI. mendean idatzi ziren lehen tokatak. Gabrieli, Merulo eta Sweelinck musikagileek idatzi zituzten lehen tokatetan eskalak eta doinu-apaindurak tartekatzen zituzten akorde eta fuga antzeko zatiekin. Geroago, Frescobaldi, Froberger eta Kerll musikagileek doinu lagunduaz, errezitatiboaz eta kontrapuntuaz baliatu ziren tokatak idazteko. Bachek estilo haiek guztiak bildu zituen, eta handik aurrera, klaberako tokatak mugimendu bakarreko sonataren modukoak izan ziren, eta organorako tokatak, libreak eta irudimenez beteak batzuk, eta besteak, antolatuak. Era antolatua erabili zuten geroago Clementi, Schumann, Mendelssohn, Ravel, Debussy eta Prokofiev musikagileek pianorako tokatetan, eta Reger, Gigout, Vierne eta Dupré musikagileek organorakoetan.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Ikus, gainera

  • Fuga
  • Musika barrokoa

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q140544
  • Identifikadoreak
  • BNF: 125284164 (data)
  • LCCN: sh93006216
  • NKC: ph126674
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q140544