Tomate udarekara
Tomate udarekara | |
---|---|
tomate | |
![]() |
Tomate udarekara[1] (Solanum lycopersicum) tomatearen barietate handia da, mami haragitsuarekin, azido gutxikoa, forma luzexkakoa, lautua, gainazalean protuberantziak dituena. Oso antzekoa Erroma tomatearekin.
Tomate mota honen barrualdea trinkoa da eta ia hazirik gabea. Zapore gozoa eta oso usaintsua du, eta, behin ondo helduta, saltsak eta kontserbak egiteko aukera ematen du. Baina entsaladetan edo txingarretan gordinik ere jaten dute. Labore delikatuko barazki bat da.[2]
Nutrizio-atributuak
Tomateak oso balio energetiko txikia du, osagai nagusia ura baita. Barazki gehienek baino azukre gehiago du, eta, horregatik, zapore gozoagoa du. Bitaminak, mineralak eta zuntza dira nutrizio-garrantzia dutenak. E bitaminak, C bitaminak eta karotenoek eragin antioxidatzaile handia izatea eragiten dute.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Datuak: Q7205370
Multimedia: Plum tomatoes / Q7205370
![]() | Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |