Valakiar

Valakiarrak

Valakiarren kokapena Balkanetan
Biztanleak guztira
24.187.810[1]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Hungaria
 Ukraina
 Serbia
 Kroazia
 Mazedonia
 Albania
 Grezia
 Bulgaria
Hizkuntza
Ekialdeko erromantzeak
Erlijioa
Zerikusia duten beste giza taldeak

Valakiarrak edo vlachak[2] Europako Ekialdean finkatu ziren hainbat herri erromanizaturi eman zitzaien izena da.

Valakiar izena hartzen duten herrien artean, ondorengoak aipa ditzakegu:

Danubioko hegoaldean:

  • Aromaniarrak: Gaur egungo Grezia ipar-mendebaldean, Albania hegoaldean eta Mazedonian finkatuak eta arumanieraz mintzatzen direnak.
  • Meglenoerrumaniarrak: Grezia ipar-mendebaldean, Bulgariako mugatik hurbil finkatuak. Megleneraz mintzo ziren, errumanieraren eta arumanierarengandik desberdina den hizkuntza.
  • Istroerrumaniarrak: Istriako penintsulan, Balkanen ipar-ekialdean, hauek ere hizkuntza propioarekin, istro-romaniera

Danubioko iparraldean:

  • Errumaniarrak: Herri valakiar zabalduena eta nazio-estatu bat duen bakarra.

Hizkuntza

Valakiarrak K. o. I. eta V. mendeetan euren lurraldeetara heldutako kolonizatzaile eta soldadu erromatarrek hitz egindako latin arruntetik eratorritako hizkuntza batez, protoerrumanieraz, mintzo ziren. Hizkuntza honetatik eratorri ziren gainerako valakiar hizkuntzak (errumaniera, arumaniera...).

Erreferentziak

  1. Ethnologue.com. Ethnologue report for language code: ron. .
  2. Berria. Estilo liburua. Albania. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q475021
  • Commonscat Multimedia: Vlachs / Q475021

  • Identifikadoreak
  • NKC: ph450987
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q475021
  • Commonscat Multimedia: Vlachs / Q475021