Zadorra

Zadorra
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera78 km
Geografia
Map
Koordenatuak42°40′N 2°54′W / 42.67°N 2.9°W / 42.67; -2.9
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Euskal Autonomia Erkidegoa
Hidrografia
Ibaiadarrak
ikusi
  • Alegria
Arroaren azalera1.361,28 km²
Arro hidrografikoaZadorraren arroa eta Ebroren arro hidrografikoa
Ur-emaria14,1 m³/s
Bokalea
()
Ebro
Zadorra ibaia Tresponden

Zadorra[1] Arabako ibai nagusia da, herrialde horretan arrorik handiena duena. Entziako mendilerroan jaiotzen da, Los Corrales izeneko iturrian, Donemiliagako udalerrian.

Agurain, Gasteiz, Iruña Oka, Argantzon eta Armiñon zeharkatu ondoren Ebrorekin bat egiten du Miranda Ebro (Burgos) eta Zanbrana (Araba) artean.

Ibaiak guztira 78,1 kilometroko ibilbidea egiten du eta 20,6 metro^3/segundoko emaria dauka batez beste. Mediterranear isurialdeko ibaia da.

Hidrologia

Zadorraren ibaiadar nagusiak hauek dira:

  • Barrundia
  • Santa Engrazia
  • Dulantzi
  • Batan
  • Iturzabaleta
  • Zalla
  • Las Huertas
  • Ihuda

Urtegia

Zadorra ibaiak Uribarri Ganboako urtegiaren sarea osatzen du, guztira 220 hektometroko kubiko ur gordetzeko gaitasunarekin. Urtegi hauek Bilbo eta Gasteizko ur beharrizanak asetzen dituzte.

Ibaiaren kutsadura

Arazoaren aurrekariak

2009ko martxoan, Euskal Autonomia Erkidegoko sei ibairen kutsadura mailak Europar Batasunak ezarritakoak baino altuagoak zirela jakinarazi zen Uraren Esparru Zuzentarauaren bitartez. Ibai hauek ziren: Oria, Deba, Cadagua, Nerbioi, Ibaizabal eta Zadorra. Horien uretan, legeak arautu baino kopuru handiagoan zeuden kromoa, butilestanioa, lindanoa, kobrea, zianuroa eta merkurioa.[2]

Egoera horren kausa dira, besteak beste, ibai ertzeetako industria jarduerak, arazketarik eza eta nekazarien isurketak. Hala ere, Euskadiko Ur Agentziak (URA) esan zuenez, arazoa ez zen ibaiak zikinago zeudela, baizik eta Europar Batasunak legeak gogortu zituela.

Gainera, Administrazio publikoek oraindik ere ez dituzte betetzen Europar Batasunaren 91/271 Zuzentaraua (1991. urtekoa) eta hura betearazteko Espainiako 11/1995 Errege Dekretua (1995. urtekoa). Hiriguneetako hondakin urak tratatzeari buruzko bi lege horietan zehaztuta dago hondakin ur guzti-guztiak bildu eta araztu egin behar zirela 2006ko urtarrilaren 1erako.[3][4][5]

Arazoari aurre egiteko ekimenak

Azken urteetan kutsadura horrek behera egin du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eginiko ahaleginen ondorioz. Eusko Jaurlaritzak zuzendutako ikerketa bat egin zen, eta ibaia garbitzeko hainbat ekimen proposatu eta aurrera eraman ziren:

  • Epe laburrerako ekimenak:
  1. Ibaia zaintzen polizia gehiago jartzea.
  2. Hondakinen kudeaketa hobetzea.
  3. Ibaiko nabigazioa gutxitzea.
  • Epe ertainerako ekimenak:
  1. Ibaiaren ondoko herrietan ur araztegiak hobetu edo berritzea. Batzuetan, ur araztegi berriak egitea ere.
  • Epe luzerako ekimenak:
  1. Leku arazotsuenak hobeto kontrolatzea.
  2. Ur araztegiak ahal bezain ondo erabiltzea.
  3. Ahal den zatietan, ibaien ibilgua naturalizatzea eta zuhaixka nahiz zuhaitzak landatzea.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
  2. Txus Díez: «Seis ríos vascos presentan niveles de contaminación superiores a las exigencias de la Unión Europea»,[Betiko hautsitako esteka] Diario de Noticias de Álava, 2009-02-09.
  3. Ekologistak Martxan: «Informe Banderas Negras 2006: ni un ladrillo más».[Betiko hautsitako esteka]
  4. Ekologistak Martxan: «Informe Banderas Negras 2007: metástasis costera».[Betiko hautsitako esteka]
  5. Ekologistak Martxan: «Informe Banderas Negras 2008: hipoteca costera».[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Zadorra ibaiaren deskribapena, euskadi.net webgunean.[Betiko hautsitako esteka]
  • (Gaztelaniaz) Gaiari buruzko txostena.[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q20339
  • Commonscat Multimedia: Zadorra / Q20339

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 315528700
  • Lekuak
  • OSM: 6426046
  • TGN: 7295875
  • Wd Datuak: Q20339
  • Commonscat Multimedia: Zadorra / Q20339
  • i
  • e
  • a
Ebro eta haren ibaiadar nagusiak
1.000 – 500 km
300 – 100 km
Aragoi · Arga · Cinca · Ega · Gállego · Guadalope · Huerva · Jalón · Jiloca · Noguera Pallaresa · Noguera Ribagorçana · Segre
100 – 50 km
Aguasvivas · Alhama · Ara · Aragón Subordán · Arba · Baia · Cidacos · Ésera · Irati · Iregua · Linares · Martín · Matarranya · Najerilla · Nela · Oca · Tirón · Zadorra
50 – 30 km
Huecha · Leza · Odrón · Queiles · Querol · Trueba · Valira · Vero · Zidakos
30 – 10 km
Arazas · Vanera · Híjar · Oroncillo
10 – 1 km
Luzera
ezezaguna
Añamaza · Angoustrine · Daroca · Jerea · Rialb
Oharra: Ibaiadarren ibaiadarrak, letra etzanez.