Zor

Bi esparrutan erabili ohi da zor hitza; alde batetik ekonomian, eta bestetik, moralean. Ekonomia arloari dagokionez, diruarekin lotu ohi izan da, adibidez, lagunak dirua zor dit. Moral arlora pasata, kuantifika ezin daitezkeen ideiekin lotu ohi da; adibidez: Bizia salbatu didazu, asko zor dizut.[1]

Hala ere, erabilerarik handiena ekonomia arloan du. Ekonomia arloan, zorrak, bi pertsona edo entitateren artean dagoen ordaindu beharreko konpromisoari egiten dio erreferentzia. Kontabilitate arloan, zorra, Pasibo eran agertzen da, bertan agertzen baita enpresa jakin batek gainerako enpresa edo pertsonei zor dien diru kantitate guztia (Hornitzaileak, Hartzekodunak…).

Zor hitzak beste hainbat adiera ditu:

  • ekonomian eta zuzenbidean, zorra, pertsona edo erakunde batek, zordunak alegia, beste bati zerbait, gehienetan, diru kopuru bat ordaintzeko betebeharra. Erabilera zenbait ditu:
    • zor publikoa;
    • zor pribatua;
    • kanpo-zor;
    • barne-zor;
    • zor-indizea, finantza-indizea;
    • zor aktiboa, negozio bati eman behar zaion diru kopurua;
  • zor juridikoa, zorpetzen dena zordunarekin egiten duen lotura juridikoa;
  • kontabilitatean, zor, baliabideen erabilera adierazten duen zutabea;
  • antropologian, zor antropologikoa, gizarte primitiboek euren liderrari ezartzen dioten enkargua, non arrakasta eta boterea elkar loturik dauden eta ezin diren bereiztu;
  • moralean, zor morala, arrazoiak borondatearen gainean egiten duen presioaren ondorioa;
  • erlijioan, zor edo bekatua;
  • oxigeno-zor, kiroletako errendimendu kontzeptua;
  • Zor, Espainiako pizgailu enpresa;
  • Zor, txirrindularitza taldea.

Erreferentziak

  1. Harluxet. .

Ikus, gainera

  • Zortasun

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3196867
  • Commonscat Multimedia: Debt / Q3196867

  • Identifikadoreak
  • BNF: 11950122g (data)
  • GND: 4053461-3
  • LCCN: sh85036130
  • NARA: 10639684
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Bilduma digitalak
  • DOI: 10.1163/1875-3922_Q3_EQSIM_00108
  • Wd Datuak: Q3196867
  • Commonscat Multimedia: Debt / Q3196867