Artelatz

Artelatz
Irudi gehiago
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFagales
FamiliaFagaceae
GeneroaQuercus
Espeziea Quercus suber
L.
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakArtelazki eta cork oak wood (en) Itzuli

Artelatza (Quercus suber) quercus generoaren zuhaitz-espezie baten izen arrunta da.

Mendebaldeko Mediterraneo itsasoan jatorria duen zuhaitz hori oso zabalduta dago, bere azaletik artelazki ateratzen dutelako[1]. Haren ezkurrak ere txerriak elikatzeko erabiltzen dituzte. Euskal Herrian populazio bakan batzuk aurkitu daitezke, bereziki iparraldean, Baiona eta Biarritz inguruan, eta Getaria eta Zarautz arteko lurretan. Bitxia da artelatza Kantauri isurialdean egotea, berez klima mediterraneokoa baita. Bizitzeko klima lehorra eta silizio askoko lurra behar ditu artelatzak, baina Getaria eta Zarautz arteko itsasertzean, ordea, mikroklima berezi bat sortzen da, tenperatura epel samarrekin, eta, gainera, eremu batzuetan lurra aberatsa da silizioan. Hortaz, artelatzak eremu horietan bere lekua topatu du, eta ezin hobeto egokitu da. Inguru horretan, arkamurka deitzen zaio.[2][3]

Ezaugarriak

Azala

Artelatzak artearen antza handia du, baina azalean erraz bereizten dira: artelatzaren azala harroa eta pitzatua da, artelazkia. Azala hauts kolorekoa da (iluna azala gabeko enbor eta adarretan, baina gorrixka azala kendutakoetan). Zuhaitz hori tamaina ertainekoa da, 20 metrorainokoa eta adakera zabalekoa. Adar bihurriak dituzte.

Hostoak

Artelatzaren hostoak 2,5-10 x 1,2-6,5 cm-koak dira, koriazeoak, iraunkorrak eta obatu-lantzeolatuak. Oin asimetrikoa dute. Gainaldetik berde ilunak eta glabroak izaten dira baina zurixkak eta tomentotsuak azpialdean. Ertz horzduna izaten dute, baina hortzak ez dira oso nabariak. Nerbio nagusia bihurgunetsua izaten da eta nerbio sekundarioak zuzenak. 6-20 mm-ko peziolo tomentotsua dute.

Loreak

Artelatzaren loreak sexu bakarrekoak dira, eta ez oso deigarriak. Quercus generoaren lore tipikoak udaberri hasieran agertzen dira, lehenengo hostoak ateratzen hasi aurretik. Loreak hori edo berde argi kolorekoak dira. Lore arrak gerba motako infloreszentziatan hazten dira eta emeak, txorten luzeko multzo txikitan.

Lore ar mota hauek airearen bidezko polinizaziora moldaturik daude, 4-8 cm-ko luzera dute, forma zilindrikoa eta adarretatik zintzilik agertzen dira (bakarka zein taldeka), polena askatuz. Lore ar bakoitzak ezkata trilobulatu bat du eta honen barruko aldean txertatzen da 5-7 gingil obatu eta iletsuko perigonioa, lazinia ilegabe eta 6 estamine luzerekin (4-10 estamine izan ditzake baina arruntena sei izatea da). Estaminek antera bilotsuak dituzte eta filamentuen tamainakoak izaten dira.

Lore emeak buruxkatan antolatzen dira (bakarka edo binaka), hiru estigma dituztelarik eta adar lateralen puntetan agertzen dira. Estiloak laburrak dituzte eta oinetik dibergenteak. 4-6 lobulu bilotsuko periantoa dute. Ginezeoak estilo linear-klabiformeak ditu, oinarritik dibergenteak.

Artelatzaren loreek errakis bilotsua dute.

Fruituak

Artelatzaren ezkurrak

Artelatzen fruituak ezkurrak dira, uda hasieran agertu eta iraila-urrian heltzen direnak. Ezkurra glande motako fruitua da, forma oboideokoa, 1 cm-koa eta hasieran kolore berde argia azaltzen duena, nahiz eta geroago marroixka bihurtzen den. Ezkurrak, pedunkulu luze baten puntan hazten dira, luzangak dira (2,5 cm luze ingurukoak) eta txortenak fruituaren herena estaltzen du, txapela moduko bat osatuz: karloa. Karloa 8-15 x 10-20 mm-koa da eta bertan ezkata lauak ageri dira baina oro har, ez dute ertza gainditzen.

Fruituak 1-2 ezkurreko taldetan edo banaka hazi daitezke baina beti ere pedunkulu bakarretik eratortzen direlarik. Pedunkulu hau 12 cm-raino irits daiteke. Ezkurrak elikagai-iturri garrantzitsua dira zenbait animaliarentzat.

Banaketa

Eskualde mediterraneoko mendebaldean hazten da modu naturalean baina eskualde honetan ere artelatz kultibo garrantzitsuak daude. Espainia, Portugal, Algeria, Maroko, Frantzia, Italia eta Tunisiako azalerak batuta 2,5 milioi hektarea betetzen dituzte artelatz landaketek. Portugalek mundu mailako produkzioaren % 50 asetzen du.

Euskal Herrian, populazio bakan batzuk aurkitu daitezke, bereziki iparraldean, Baiona eta Biarritz inguruan, eta Getaria eta Zarautz arteko lurretan. Izan ere, espeziearen banaketa-muga Frantziako hego-mendebaldean dago.

Ekologia

Eskualde mediterraneoan hazten da, barne haranetan, ondo drainatutako lurzoru sakonetan, substratu silizioetan bereziki. Hezetasunari dagokionean, lurzoru lehorrak nahiago ditu, azidoak (pH 3,5-5,5) eta nitrogenoan txiroak. Argitasun gutxi behar du eta tenperatura beroak. Hala ere, nahiko zuhaitz kontinentala da eta ondo jasaten ditu tenperatura aldaketak.

Erabilera

Azala erauzitako artelatza (Ubrique, Espainia)

Batik bat artelazkia erauzteko erabili izan da artelatza. Euskal Herrian, eguberrietan jendeak artelazkia hartu ohi du, jaiotza apaintzeko. Ohitura horrek kalte handia egin dio artelatzari, behin azala zaurituta arrisku handia baitago zauri horretatik onddoak edo bizkarroiak sartzeko eta, ondorioz, zuhaitza gaixotzeko.

Horrez gain, artelatzaren zura ikatzerako ustiatzen zen, artea baino kalitate txarragokoa zen arren.

Ezkurrak txerriak elikatzeko erabili izan dira tradizionalki.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Artelatzekin elkarrekintzan onddo ugari aurki daitezke baina garrantzitsuenak hauexek dira: Auricularia auricula-judae, Cantharellus cibarius, Boletus aereus, Paxillus involutus, Xerocomus subtomentosus, Lactarius rugatus, Lactarius zonatus, Russula olivacea, Amanita caesarea, Amanita curtipes, Amanita ponderosa, Gymnopilus suberis, Pluteus petasatus eta Tricholoma myomyce.

Erreferentziak

  • Edukiaren zati bat EuskalNatura.eus webgunetik hartu da, copyrightaren jabeak onartu baitu hango testu-edukiak Euskarazko Wikipedian CC BY-SA 3.0 ES Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratzea, baldin eta iturria aipatzen bada (ikusi eztabaida orria).
  1. Santos Pereira, João; Bugalho, Miguel Nuno; Caldeira, Maria da Conceição, 2008. From the Cork Oak to cork: A sustainable ecosystem
  2. Ana GALARRAGA AIESTARAN: «Aitziber Sarobe: "Artelatza babestu nahi badugu, eremua gorde behar dugu"»[Betiko hautsitako esteka], Elhuyar Zientzia eta Teknologia, 2004-09-01.
  3. Manuel M. RUIZ URRESTARAZU: «Quercus espezieen euskal izenak», Euskera: Euskaltzaindiaren lan eta agiriak, ISSN 0210-1564, 53. liburukia, 2. zenbakia, 2008, 405-409. orrialdeak.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Artelatza EuskalNaturan. CC-BY-SA lizentzia
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q156137
  • Commonscat Multimedia: Quercus suber / Q156137
  • Wikispecies Espezieak: Quercus suber

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX530727
  • BNF: 12089052h (data)
  • GND: 4165312-9
  • LCCN: sh85032612
  • AAT: 300375536
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEA: 574
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • African Plant DB: 143359
  • Catalogue of Life: 203321
  • EOL: 1151259
  • GBIF: 2879411
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomydetail.aspx?id=30755
  • IPNI: 296785-1
  • ITIS: 19430
  • UICN: 194237
  • NCBI: 58331
  • PlantList: kew-175312
  • W3TROPICOS: 13100139
  • USDA Plants: QUSU5
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: WDD6SF6RB7
  • Wd Datuak: Q156137
  • Commonscat Multimedia: Quercus suber / Q156137
  • Wikispecies Espezieak: Quercus suber
  • i
  • e
  • a
Euskal Herriko zuhaitzak (autoktonoak)
Pinazeoak :
Larizio pinua (Pinus nigra)

Itsas pinua (Pinus pinaster)Intsinis pinua (Pinus radiata) • Pinazi-pinua (Pinus pinea) • Pinu gorria (Pinus sylvestris)Mendi-pinua (Pinus uncinata)Alepo pinua (Pinus halepensis)Izei gorria (Picea abies) • Izei zuria (Abies alba)Nordmann izeia edo Kaukasoko izeia (Abies nordmanniana) • Himalaiako zedroa (Cedrus deodara) • Atlasko zedroa (Cedrus atlantica) • Europar laritza edo Alertzea (Larix decidula)
Kupresazeoak :
Altzifre arrunta edo Nekosta arrunta (Cupressus sempervirens) • Monterreyko nekosta (Cupressus macrocarpa) • Lawson altzifrea edo Lawson nekosta (Chamaecyparis lawsoniana) • Ipar-ipurua edo Ipar-orrea (Juniperus communis)Hego-ipurua edo Hego-orrea (Juniperus oxycedrus)Intsentsu-sabina edo Intzentsu-miterra (Juniperus thurifera)Mendebaldeko tuia (Thuja occidentalis)
Fagazeoak :
Haritz kanduduna (Quercus robur)Haritz kandugabea (Quercus petraea)Zingira-haritza (Quercus palustris) • Artea (Quercus ilex)Artelatza (Quercus suber)Erkametza (Quercus faginea)Ametza (Quercus pyrenaica)Ametz ilaunduna edo Haritz ilaunduna (Quercus pubescens)Pago arrunta (Fagus sylvatica)Gaztainondoa (Castanea sativa)
Juglandazeoak :
Intxaurrondo arrunta (Juglans regia)
Oleazeoak :
Lizar arrunta (Fraxinus excelsior)Lizar hostotxikia (Fraxinus angustifolia)Olibondoa (Olea europaea)Gartxu hostozabala (Phillyrea latifolia) • Gartxu hostoestua (Phillyrea angustifolia) • Beltxale japoniarra edo Arbustu japoniarra (Ligustrum japonicum) • Arbustu japoniarra Aureum (Ligustrum ovalifolium)
Ulmazeoak :
Zumar hostozabala (Ulmus glabra)Zumar hostotxikia (Ulmus minor)
Taxazeoak :
Hagin arrunta (Taxus baccata)
Morazeoak :
Pikondoa (Ficus carica)
Betulazeoak :
Urki zuria edo Urki iletsua (Betula pubescens)Urki dilindaria edo Urki zilarkara (Betula pendula)Hurritza edo Hurrondoa (Corylus avellana)Haltz beltza (Alnus glutinosa)Xarma arrunta (Carpinus betulus)
Salikazeoak :
Makal beltza (Populus nigra)Italiako makala (Populus nigra italica) • Lertxuna (Populus tremula)Zurzuria edo Zumartxuria (Populus alba)Zume negartia (Salix babylonica) • Ahuntz-sahatsa edo Sahats hosto-beltza (Salix caprea) • Zume zuria (Salix alba) • Zume adar-bihurria edo Txinako sahats bihurritua (Salix matsudana) • Sahats iluna (Salix atrocinerea) • Zume hauskorra (Salix fragilis)
Ezkiak edo Tiliazeoak :
Ezki hostozabala (Tilia platyphyllos) • Ezki ilauntsua edo Ezki zilarkara (Tilia tomentosa) • Ezki hostotxikia (Tilia cordata)
Astigarrak, Eiharrak edo Azerazeoak :
Astigar zorrotza (Acer platanoides) • Astigar arrunta (Acer campestre)Italiar iharra edo Eihar opalus (Acer opalus)Frantses iharra edo Eihar frantsesa (Acer monspessulanum)Lizar-astigarra edo Negundo astigarra (Acer negundo) • Astigar gorria (Acer rubrum) • Astigar zuria (Acer pseudoplatanus)
Hipikastanazeoak :
Indigaztainondoa (Aesculus hippocastanum)
Laurazeoak :
Ereinotza edo Erramua (Laurus nobilis)Gurbitza (Arbutus unedo)
Minosazeak :
Mimosa (Acacia dealbata)
Leguminosoak :
Japoniako sasiakazia edo Japoniar sofora (Sofora japonica) • Judasen arbola edo Amodio-zuhaitza (Cercis siliquastrum)
Errutazeoak :
Laranjondoa (Citrus sinensis)
Tamarikazeoak :
Frantses milazka edo Tamariz arrunta (Tamarix gallica) • Zingira-nekosta (Taxodium distichum)
Sekuoiak :
Sekuoia erraldoia (Sequoiadendron giganteum) • sekuoia luzea edo sekuoia gorria (Sequoia sempervirens)
platanazeoak :
Platano arrunta edo Alboa (Platanus acerifolia)
Ginkoazeoak :
Ginkgoa (Ginkgo biloba)
Litrazeoak eta mirtazeoak :
Indimitrea, Jupiterren zuhaitza edo Indietako lilia (Lagerstroemia indica) • Tutu-eskuila (Callistemon sp.)
Malbazeoak :
Siriako arrosa (Hibiscus syriacus) • Irasagarrondoa (Cydonia oblonga)
Teazeoak eta anakardiazeoak :
Japoniako kamelia (Camellia japonica) • Legeltxorra (Pistacia lentiscus)
Zerzidifilazeoak :
Katsura (Cercidiphyllum japonicum)
Bignoniazeoak :
Ameriketako katalpa arrunta (Catalpa bignonioides)
Magnoliazeoak :
Tulipa-arbola (Liriodendron tulipifera) • Magnolia lorandia (Magnolia grandiflora) • Soulange magnolia (Magnolia soulangeana) • Intxaurrondo beltza (Juglans nigra)
Hamamelidazeoak :
Likidanbarra edo Estorake arbola (Liquidambar styraciflua) • Pertsiako parrotia edo Burdin arbola (Parrotia persica)
Apozinazeoak :
Heriotzorria edo Adelfa (Nerium oleander)
Anakardiazeoak :
Ahuntzadarra (Pistacia terebinthus)
Mirtazeoak :
Eukalipto urdina (Eucalyptus globulus)
Buxazeoak :
Ezpel arrunta (Buxus sempervirens)
Errosazeoak :
Madariondo arrunta edo Udareondo arrunta (Pyrus communis) • Txinako udareondoa (Pyrus calleryana) • Sagarmina, Sagarrondo makatza edo Txori-sagarra (Malus sylvestris) • Sagarrondo loreduna (Malus perpetu evereste) • Arbendolondoa, Almendrondoa edo Amamdaondoa (Prunus dulcis)Basagereziondoa (Prunus avium)Gerezi-aranondoa (Prunus cerasifera) • Otsagereziondoa (Prunus padus)Portugalgo erramua (Prunus lusitanica)Prunus amanogawaJaponiako mizpirondoa (Eriobotrya japonica) • Elorri zuria (Crataegus monogyna)Elorri beltza (Prunus spinosa)
Palmazeoak :
Kanariar palmondoa (Phoenix canariensis) • Txinako palmondoa edo Kalamu-palmondoa (Trachycarpus fortunei)
Akifoliazeoak :
Gorostia (Ilex aquifolium)Urre-koloreko gorostia (Ilex aquifolium aureomarginata)
Erranunkulazeoak :
Aihena (Clematis fammula) • Aihenzuria edo Ezkabia-belarra (Clematis vitalba)
Papilionazeoak :
Sasiakazia (Robinia pseudoacacia)
Kornazeoak :
Zuhandor arrunta (Cornus sanguinea)
Zelastrazeoak :
Basaerramu europarra (Euonymus europaeus)
Erramnazeoak :
Txorbeltza edo Karraskila (Rhamnus alaternus) • Hesilaharra (Rhamnus cathartica)Zumalakarra (Frangula alnus)
Kaprifoliazeoak :
Intsusa beltza (Sambucus nigra)
Kaesalpiniazeoak :
Algarroboa (Ceratonia siliqua)
Bitazeoak :
Mahatsondoa (Vitis vinifera)
Simaroubazeoak :
Ailantoa (Ailanthus altissima)
Elaeagnazeoak eta Cannabazeoak :
Olibo zumea (Elaeagnus angustifolia)Lupulua (Humulus lupulus)
Ulmazeoak :
Almeza edo Basaka (Celtis australis)
Errosazeoak :
Otsalizarra (Sorbus aucuparia) • Gurbea (Sorbus domestica) • Basagurbea edo mazpila (Sorbus torminalis)

Hostazuria (Sorbus aria)
Euskal Herriko zuhaitzak, Fernado Pedro Pérez, Bilbao : Iraungitzeko Zorian Dauden Espezieak Defendatzeko Elkargoa, 2003. ISBN 84-932684-4-5
Euskal Herriko zuhaitz autoktonoak, Fernado Pedro Pérez, Eusko Jaurlaritza, 2014ko ekaina.