Biarritzeko itsasargia

Biarritzeko itsasargia
 Monumentu historikoa
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaBiarritz
Ur-masaBizkaiko golkoa
Koordenatuak43°29′38″N 1°33′14″W / 43.4939°N 1.55389°W / 43.4939; -1.55389
Map
Historia eta erabilera
Electrification 1953
Automatization 1980
Arkitektura
Dimentsioak47 (altuera) m
Atalakmaila: 248
Itsasargia
Altuera fokala73 m
Argiaren irismena27 itsas milia
Argiaren ezaugarriakFl(2) W 10s
Katalogoak
  • ARLHS: FRA072
  • NGA: 113-1660
  • Admiralty: D1410
  • MarineTraffic: 1000006691
  • List of Lights: 11528
Ondarea
Mérimée IDPA64000072 eta IA64000742
Bisitariak urtean17.223

Biarrizko itsasargia izen bereko udalerriko San Martin lurmuturrean dagoen itsasargia da.

Historia

1830 eta 1832 artean eraiki zuten, Viennois jauna arkitekto zuzendaria izanik. San Martin lurmuturraren mendebaldean kokatuta, oinarriak arrokan 5 metro sartu zuten (orduan dorrearen makurdura gertagarria saihesteko teknika zela eta). Kono formako dorre zuria duen eraikuntza, goardianoaren gela bakarrik uzten.

Gertuko Itsasargiko kali jokoa baino berrogeita hamar urte lehenago eraikia izan zen, golf-zelaia 1888an eraiki zutelako.

1950ean elektrifikatua, itsasargia 1980an automatizatu zuten guztiz.

Frantziako Gobernuak monumentu historikoen zerrendan kokatu zuen 2009ko azaroaren 6an[1].

Ikuspegia

Solairua eta tontorraren arteko 248 harmailak igo ondoren, ia 80 metroko garaieran daude bisitariak[2]. Hortik ikuspegi ikusgarria dago: behean duen Biarritz, Akitania eta Euskal Herriko kostaldea, edo Pirinioak. Iparraldean Aturriko bokalea; ekialdean Baiona; hegoaldean Hendaia eta Donibane Lohizune eta mendebaldean Bizkaiko golkoa ditu.

Ezaugarriak

  • Deskribapena: Kono formako dorre zuria.
  • Eraikuntza: 1830-1832
  • Arkitektoa: Viennois jauna
  • Maila: 1. mailakoa
  • Elektrifikazio:
  • Martxak: 248

Galeria

  • Itsasargia
    Itsasargia
  • Hondartzatik ikusita
    Hondartzatik ikusita
  • Linterna
    Linterna

Erreferentziak

  1. Mérimée, Frantziako Kultura Ministerioa. Phare de Biarritz. .
  2. Biarritzeko udalaren webgunea

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3378183
  • Commonscat Multimedia: Phare de Biarritz / Q3378183

  • Itsasargiak
  • ARHLS: FRA072
  • NGA: 113-1660
  • UKHO: D1410
  • MarineTraffic: 1000006691
  • Online List of Lights: 11528
  • Ondare historikoa
  • Mérimée: PA64000072
  • Wd Datuak: Q3378183
  • Commonscat Multimedia: Phare de Biarritz / Q3378183


Lapurdiko monumentu historikoak

Abbadia jauregia · Ahetzeko eliza · Amotzeko zubia · Arnaga etxea · Azkaineko erromatar zubia · Baionako judu hilerria · Baionako katedrala · Baionako sinagoga · Biarritzeko itsasargia · Biarritzeko sinagoga · Bonnat museoa · Agorreta etxea · Donibane Lohizuneko eliza · Getariako talaia · Gixuneko gaztelua · Hôtel du Palais · Ibarruneko zubia · Ilbarritz jauregia · Marracqeko jauregia · Uztaritzeko eliza · Ziburuko eliza · Zokoako gotorlekua
eta beste hainbat