Ilbarritz jauregia

Ilbarritz jauregia
 Monumentu historikoa
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaBidarte
Koordenatuak43°27′31″N 1°34′35″W / 43.4587°N 1.57638°W / 43.4587; -1.57638
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1895
Ondarea
Mérimée IDPA00084544
Kontaktua
Helbideaavenue Reine-Nathalie

Ilbarritz jauregia Lapurdiko Bidarte udalerrian dagoen jauregia da, Monumentu Historiko izendatua[1]. Bere izenak ongi adierazten duen bezala udalerri honetako Ilbarritz auzoan dago.

Historia

Eraikuntza

1895 eta 1897 urteen artean eraiki zuen Gustave Hugueninek (arkitekto miarriztarra) Albert de l'Espée baroiarentzat, pertsona batek inoiz izandako organorik handiena ostatatzeko.

Organo hori (gaur egun Montmartreko Sacré-Cœur basilikan dago) 1903an jarri zen bertan eta 1906an beste bategatik aldatu zen, pixka bat txikiagoa zena, baina baita landuagoa ere. Azken organo hau gaur egun Usurbilgo elizan dagoena da.

Salmenta eta degradazioa

Lau urtez izan ostean, baroiak saldu egin zuen 1911an eta Lehen Mundu Gerran ospitale bihurtu zen, geroago, Espainiako gerra zibilaren ondorioz ihesean zetozen errefuxiatuak ostatatu zituen, 1940. urtetik aurrera goarnizio alemaniar baten basea izan zelarik. Bertan izandako lapurreta eta arpilaketak min handia egin zion eraikinari, ahalik eta 1958. urtean berriztapen partziala egin zen arte. Berriz saldu zen 1986an eta itxita egon zen zenbait urtez, 1990. urtean inbentarioa egin zitzaion arte. Guztiz berritzeko proiektua ikerketa fasean dago.

Gaur egun

2014an Christine Barthélémyk (Adrien Barthélémyren alaba) eta Michel Guérardek jauregia saldu zioten Bruno Ledoux enpresari frantsesari, Libération egunkariaren erreferentziazko akzioduna[2]. Bertan publikoari irekita egongo den gune bat eraiki nahi du, Ora-Ito diseinatzailearen proiektu batekin. Hotel bat eta spa bat ere eraiki nahi du bertan.

Irudi galeria

  • Organoa, 1898an
    Organoa, 1898an
  • Ilbarritz jauregiaren 1898ko irudia.
    Ilbarritz jauregiaren 1898ko irudia.
  • Jauregiaren gaur egungo ikuspegia.
    Jauregiaren gaur egungo ikuspegia.

Erreferentziak

  1. «Château d'Ilbarritz» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  2. (Frantsesez) Bonnefon, Olivier. (2014-12-08). Château d’Ilbarritz à Bidart : "une folie raisonnable" pour Bruno Ledoux. ISSN 1760-6454. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2968273
  • Commonscat Multimedia: Château d'Ilbarritz / Q2968273

  • Wd Datuak: Q2968273
  • Commonscat Multimedia: Château d'Ilbarritz / Q2968273


Lapurdiko monumentu historikoak

Abbadia jauregia · Ahetzeko eliza · Amotzeko zubia · Arnaga etxea · Azkaineko erromatar zubia · Baionako judu hilerria · Baionako katedrala · Baionako sinagoga · Biarritzeko itsasargia · Biarritzeko sinagoga · Bonnat museoa · Agorreta etxea · Donibane Lohizuneko eliza · Getariako talaia · Gixuneko gaztelua · Hôtel du Palais · Ibarruneko zubia · Ilbarritz jauregia · Marracqeko jauregia · Uztaritzeko eliza · Ziburuko eliza · Zokoako gotorlekua
eta beste hainbat

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa